"Bonberenea"

Zorionak Bonbereneako ametsa egi bihurtzen lagundu duzuen guztioi. Oztopo guztiak gaindituz, bizirik mantendu da 1997an Tolosaldeko gazteek piztutako sua, (horren adibide dugu iaz egindako Bonberenea Sutan jaialdi arrakastatsua) eta nahiz eta gaur egun okupatutako egoitza paregabea espekulazioaren atzaparretan erortzeko arriskuan egon, ziur su horren berotasunak etxe gehiago berotuko dituela aurrerantzean ere. Eta berotasuna, gustura kiskaltzeko modukoa, Bonbereneako jendeak hurbiltzen den edonori eskeintzen diona. Errespetu osoa, eta urte askotarako, jarraitu adarra jotzen!