"Blood visions" *****

"Blood visions" ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotblood-visionsquot/@@download/image/76p76jayre.jpg
2007/07/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Jay Reatard
76.zenbakia
Memphis hiriko musikaria Primavera Sound jaialdian izan da, eta ziur naiz jende asko aho bete hortz utzi duela. The Reatards punk banda eratu zuen 17 urte zituela, eta geroztik, jo eta su ibili da hamaika egitasmotan. Azkena The Lost Sounds banda ilun bezain originala; taldekideak haserretu ziren, ordea, eta proiektua bertan behera geratu zen. Ondoren, Reatard disko hau lantzen aritu da. Orain arteko lan melodiotsuena da, eta 15 post-punk pilulaz osaturik dago. 2006. urte amaieran argitaratu zuten, baina duela gutxi, lau kanta berri dituen Night Of Broken Glass izeneko 12 hazbetekoa argitaratu du. Blood visions punk talentu zikinarekin margoturiko maisulan zoragarria da.