"Bizitzeak hil egiten du"

"Bizitzeak hil egiten du" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbizitzeak-hil-egiten-duquot/@@download/image/46p50-3.jpg
2004/11/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Juan Ramon Makuso
46.zenbakia
EDICIONES BETA
77 orrialde



Idazkera lehorra du Makusok, baina hitz-jokoz eta errimaz betea; kolpeka irteten dena. Agian apur bat hotza. Zuzena gehienetan, abstraktua tarteka. Poetak ziklo saihestezinen poetikaz hitz egiten digu. Bizitzaz eta heriotzaz. Elkarrekin doazen lagunak, biak ere. Noiz da hasiera, noiz amaiera? Gogoeta horretatik abiatzen da poeta. "Harremana, ezinbestean/izatekotan/aurkakoan datza". Bata gabe ezin bestea existitu. Batek ematen dio zentzua besteari; eta alderantziz. Haatik, hauts bihurtzera kondenatuak bagaude ere, bada oihan beltzean pitzadura bat. "Ez akatu, gozatu, belardiak loratu./Guztia hondamendian ezin du bukatu". Zertan datza gaurko jakinduria? Errealitatea saihestean. "Asko dakien horrek/ez du bere burua ezagutzen". Dena den, gizakiak gara. Kontraesanen maitale. "Errealitatean, ametsetan,/ zein pozik bizi naizen.../ bietan".