"Beautiful garbage"

"Beautiful garbage" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbeautiful-garbagequot/@@download/image/13p12-3.jpg
2001/11/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Garbage
13.zenbakia
Disko adierazgarria. Orain badakigu Shirley Manson-en taldetik ez dugula ezer espero behar, eta hori, musika eskaintza hain anitza denean, eskertzekoa da. Butch Vig jaunari bukatu zaizkio errentak. 90eko hamarkadako behin-betiko zenbait disko ekoitzi bazituen ere, “Nevermind” (Nirvana) eta “Siamese Dream” (The Smashing Pumpkins) kasu, ez du, Garbage-ren lehen diskoa kenduta,  berarengan konfidantza berritu dezagun aparteko seinalerik eman. 95an Blondie eta Pretenders zeuden tokian (“I’m only happy when it rains”), orain Texas daude (“Androginy”). Ekoizpen sofistikatu batek ezin du beti ideia falta estali.