"AwKward "

Oraindik fuck Ingland-en bigarren mailako hip-hopa egiten dela uste duzu? GrandCentral eta BIg Dada disketxeek uste oker hori burutik kendu zizutela uste genuen. Ty-ren estreinako diskoa entzun beharko duzu orduan. Olerkari baten abesteko erarekin eta soul eta jazzaren eragin handia duen musikarekin, Ty-ren diskoa azken aldian entzun dugun hip-hop disko onenetakoa da zalantzarik gabe. 1995an hasi zen musika munduan, eta urte hauetan, besteak beste, MC Mell´O´, Jonzi D, Dj Pogo edo De La Soul taldeko Maceorekin lan egin du. Ez da gutxi, beraz.