"ARAZI" ****

Sei urte dira Noizean Behin sortu zenetik, eta eskuartean dugun honekin, bizkaitarrek bi disko eta hamaika kontzertu dituzte bizkar gainean. Arazi honek oso maila ona erakusten du, bai abestien konposizioan, bai soinuari dagokionez Natxo Libertyk ekoitzi du diskoa-, bai diseinuari eta kontzeptu orokorrari dagokionez ezusteko polita topatuko duzue diskoa erosiz gero-. Hala ere, gauza batek ematen du arreta bereziki: gitarra sekzioak. Tarteka, gitarrek motozerrak dirudite: motozerra arriskutsu eta zorrotzak. Ahotsak ere aurrera egin du lehen diskotik hona. Oso ondo.