"Akordatzen"

"Akordatzen" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotakordatzenquot/@@download/image/50p54-1.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Joseba Sarrionandia
Txalaparta, 2004
80 orrialde


Joseba Sarrionandia ez da edonor euskal literaturan. Erbesteko auskalo zein lekutik, idazle durangarrak bidaia zoragarriak eginarazi dizkigu hainbat aldiz. “Akordatzen” izenburuak berak iradokitzen duenez, oroimenaren kutxa berezia dakarkigu Txalaparta argitaletxeak kaleratutako liburu honek. Garai bateko pupitreen hotsa, aspaldiko lagun eta senideen hitzak, liburu eta musika zaharren oihartzuna, maitale izandakoen oroimena…  osagaietako batzuk dira. Sarrionandiaren autobiografiaz gain, belaunaldi oso baten autobiografia ere izan daiteke “Akordatzen” hau. Merezi du.