"Ahotsen bilduma"

"Ahotsen bilduma" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotahotsen-bildumaquot/@@download/image/39p54-3.jpg
2004/03/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Gonzalo Etxague
39.zenbakia
ALBERDANIA
83 orrialde




Lan txukuna egin du Etxaguek kaleratu duen lehen liburu honetan. Eroetxe moduko batean dago Estepan, narratzailea. Ahotsak entzuten ditu bere buruan. Sufritzen dutenek ez dute sufritzea merezi. Horregatik akabatu zuen ama aitzurrarekin. Eta horregatik dago Etxe Zurian, gizon zuriz inguraturik. Ahotsek hitz egiten diote. Ahotsek gidatzen. Azken finean, nor da burutik sano ez dagoena? Dialektika horretan murgilduta ikusiko dugu narrazioan zehar, medikuarekin eztabaidan. Medikuen eta gizon zurien metodoak —orratz-punta zorrotzak, mahuka luzeko alkandorak eta elektro-shockak—, ordea, ez dira gaixoen gustuko. Gainera, Estepani euliak marraztea galarazi diote. Eta ezin da Etxe Zurian algaraka ibili. Egoerak ezin du bere horretan jarraitu. Ahotsak hasi dira hizketan. Agintari bat behar du Etxeak.