"35 kilo esperantza"

"35 kilo esperantza" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quot35-kilo-esperantzaquot/@@download/image/44p50-3.jpg
2004/09/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Anna Gavalda
44.zenbakia
Itzultzailea: J.M. Mendizabal
ALBERDANIA
78 orrialde




Anna Gavaldak idatzitako narrazio arrakastatsu hau Gregoire gazteaz mintzo zaigu. Gregoirek gorroto du eskola. Bizitza izorratzen dio. Esku lanak egiten trebea da, baita gauzak asmatzen ere. Baina derrigor joan behar du eskolara, eta berak ez du nahi. Gainera, gurasoen arteko harremana ez dago onenean, eta horrek ez dio egoerari laguntzen. Eskerrak Gregoirek aitona Leon duen. Haren txabola, haren hitzak, haren lurralde "Leonlandia". Eskola mundura, eta ondorioz, bizitzara, moldatzen ez den mutiko baten istorioa duzue "35 kilo esperantza". Mutikoak berak narratua. Hezkuntza-sistema kolokan jartzen duena. Baina ez da hori bakarrik. Sistema kolokan jartzeaz haratago, idazleak badakielako gizakiaren muinetan sartzen. Irakurlearenean hainbeste.