"1997-2002" ****

Hamar urte bete ditu Iruñeko Skalariak taldeak, eta urteurrenak oparia merezi zuen; eskuarteko opari hau, hain justu. Batetik, lan honek Skalariak-ekoen abesti arrakastatsuenen aukeraketa dakar, eta abesti horien artean, Phoenix city eta Seulement viure goxoki ezezagunak daude. Bestetik, taldearen ibilbidea laburbiltzen duen DVD interesgarria ere badago, eta Skalariak-en jarraitzaileak bigarren horretan topatuko ditu ezusteko atseginenak: taldea nola sortu zen, hasierako eraginak, kontzertuak
Posible al da DVD batek zu dantzan jartzea? Bai, honek jarriko zaitu.