"1983-1993"

"1983-1993" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quot19831993quot/@@download/image/4p13-4.jpg
2001/01/04
kritika
Testua: B. Malone
Guerrilla urbana
4.zenbakia
"Azken bagoia" Herri Irratiko irratsaio mitiko hartan izan nuen lehendabiziko aldiz Guerrila Urbana taldearen berri. Jabi Sayesek (aupa hi!) Tenerifeko La Lagunakoak zirela esan zigun. Taldea erabat ahaztuta nuelarik, Discos Suicidas-ek argitaratutako "1983-1993" diskoa heldu zait eskuetara. Diskoan taldeak 1983tik 1993ra egindako 12 kantu bildu dira, eta Escorbuto Cronico taldearen beste bi abesti. Argi eta garbi esango dizuet, honakoa ez da belarri fin eta sasi-intelektualei zuzendutako diskoa, 80ko hamarkadako punkarekin hunkitu daitezkeenentzat baizik.