"1530 segundos de..."

"1530 segundos de..." https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quot1530-segundos-dequot/@@download/image/65p13-1.jpg
2006/07/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Nuevo Catecismo Catolico
65.zenbakia
"1530 segundos de..."
Hemen dira berriro NCC, haien zortzigarren lanarekin. Hiru urtez ezer grabatu gabe egon ostean, Karlos “Txap” Osinagarekin Bonbereneako estudioan sartu dira, eta 11 kantu bizi eta melodiotsu jaso dituzte. Berriro ere, boskoteak tinko heldu dio punk rock doktrinari; baina, oraingoan, pop ukitu dotorea nabarmentzen da. Lehendabiziko aldiz entzun, eta edonor ohartzen da disko honek duen mailaz. “Noise!! Noise!!”, “Mi Verdad” edo “Where the Riot Starts” bikaintasun horren adierazgarri dira. Arturo gitarra-jolearen lana egundokoa da, eta, oro har, talde guztiak lan itzela egin du, bai konposizioari, baita interpretazioari dagokionez ere. Katiximak Euskadi Gaztea konkistatuko ahal du!