"1.280 Arima"

"1.280 Arima" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quot1280-arimaquot/@@download/image/69p47_2.jpg
2006/12/04
kritika
Testua: Uxue Alberdi
Idazlea: Jim Thompson. Itzultzailea: Xabier Olarra
69.zenbakia
IGELA
Nobela beltz bikain bat nahi? Hona, bat. Nick Corey sheriffa da Xabier Olarrak itzuli duen eleberriko protagonista. Sheriffa kezkatuta dago, ez baitaki berriro kargurako hautatuko duten. Hala, beste herri bateko sheriffari aholku eskatuko dio. Bi putazain aspaldian adarra jotzen ari zaizkiola-eta, zer egin behar duen erakusten dionean, berehala beteko du haren esana: jo eta bertan garbituko ditu biak. Hori hasiera besterik ez da... Eleberri beltzaren mundu osoan, ez da erraza Nick Corey bezalako pertsonaia bitxi eta barne-bihurri bat aurkitzen, berezko makiabelismoz hain hornitutakorik, oharkabean ere beti akzioren bat hain erraz egin dezakeenik.