"000"

Hobe berandu inoiz ez baino. Kosta zaigu Filadelfiako taldearen lan berria jasotzea (udazkenean kaleratu zuten), baina honelako kasutan esaten den bezala, merezi izan du itxaroteak. Small Faces, Stones, RL Burnside eta (ezin ukatu, badaukate antzik) The Jon Spencer Blues Xplosion dira R&B musika gihartsu hau entzuterakoan burura datozkidan taldeak, baita James Brownen disko guztiak ere. Gregg Foreman-ek pisu berezia du The Delta 72 taldean, bera baita gitarjolea, abeslaria eta musikagilea
Meza entzuteko garaia da, eta gaur apaizak hammond zaharra atera du. Sinesten al duzu?