Quimera

garren lan honek Retorno al principio erraz gainditu du, azken disko hau inguruko hip hop-ak emandako onenetakoa den arren. Quimera-k oinarri berbera du, baina askoz landuagoa; Griffi-k egindako lana nabarmentzekoa da benetan. Lehen diskoaren ukitu flamenkoa ezabatuta, taldeko Dj-ak irudimen handiko egitura berriak osatu ditu, oso funkiak zenbait unetan. Haien gaineko errezitzatze erritmikoak, flow esaten dioten hori gainezka duen Juan Solo-ren ahotsean, Mucho Mu-ren moduko kadentzia eta errimak gertu ditu.