Quills ***

Quills *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quills/@@download/image/6p38-1.jpg
2001/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Philip Kaufman. Aktoreak: Geoffrey Rush, Kate Winslet, Joaquin Phoenix, Michael Caine. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2000. Iraupena: 125 minutu.
6.zenbakia
Sadeko Markesaren azken bizipenak islatzen ditu Philip Kaufman zinema zuzendari interesgarriak Quills filmean. Napoleonek eroetxe batean giltzaperatu duen arren, erotismo gordinez tindatutako obrak idazten darrai Sadek. Horretarako, zerbitzari eder baten konplizitatea du. Coulmier mediku etorri berria, ordea, idazlearen literatur sormenarekin amaitzen ahaleginduko da. Sexua, biolentzia, maitasuna eta drama oreka handiz nahasten ditu Kaufmanek. Oso film erakargarria da.