Quantum of solace

Bond, James Bond du izena. Izana hainbatetan aldatuta, Daniel Craigek hartu du lekukoa azken honetan. Sekula hiltzen ez den maiestatearen agente sekretua bere hogeitabigarren pelikulara ailegatu da. Nola ez, filmak betiko osagaiak ditu: espioiak, sexu arina, eta akzioa. Bolivia, Austria eta Italian barrena mugituko da oraingoan Bond; beti bezain azkar, beti bezain dotore.