Puzkarren metanoa

Adituen arabera, behi eta ardien puzker eta korroskadak kutsagarriak dira atmosferarentzat. Izan ere, metano asko dute, eta metanoak berotegi efektua areagotzen du. Datu esagurantsu bat: ardi batek 20 gramo metano isurtzen ditu egunean; hau da, zazpi kilo urtean. Australiako CSIRO institutuko zientzialariek behi eta ardien puzkerren metanoa gutxitzeko sendagaia sortu berri dute. Eta zakurraren putzak, zer?