Puturru Defua: Kultura apur batek ez dizulako kalte egingo!

Puturru Defua: Kultura apur batek ez dizulako kalte egingo! Hemen duzue gure kolaboratzaile txit jakitunek hil honetako zenbakian bildutako gomendio kulturalen lagin bat! Ze herrialde bisitatu ote dugu Munduan? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/puturru-defua-kultura-apur-batek-ez-dizulako-kalte-egingo-2/@@download/image/o-THE-BIG-LEBOWSKI-SCENE-facebook.jpg
2017/04/21
albiste-laburra
Hemen duzue gure kolaboratzaile txit jakitunek hil honetako zenbakian bildutako gomendio kulturalen lagin bat! Ze herrialde bisitatu ote dugu Munduan?
Puturru Defua: Kultura apur batek ez dizulako kalte egingo!

Gure irakurleentzat bereziki diseinatutako atalak dira Puturru Defua eta Mundua Lehen atalean, izenak dioen moduan, onenetik onena eskaintzen diegu gue irakurleei, hau da, ona ez, puturru defua diren eduki kulturalak. Jon Pagola, Beñat Antxustegi, Elena Ripau eta Gaizka Izagirre dira atal honetako altxorrak gomendatzen dituzten luxuzko kolaboratzaile kultureta horietako batzuk. Hona hemen, hilabete honetako alean gomendatutako puturru defua horietako batzuk:

 

ELENA RIPAU:  ‘The Big Lebowski’ filmaren spin-off-a!


1998an estreinatu zutenean oihartzun handiegirik izan ez zuen arren, urteen poderioz kultuzko film bilakatu da. Zinemaren historiako umorezko film onenaz ari naiz: The Big Lebowski. Aurten estreinatuko duten Going Places film horren spin-off-a izango da, eta kasu honetan protagonista nagusia Jesus Quintana (John Turturro) bolo jokalari ahaztezin eta xelebrea izango da.

 

PARIS: ARGIEN ETA ITZALEN HIRIA

Frantziako hiriburu erromantiko eta ederrera eraman gaitu oraingoan Jon Goikouriak. Bazenekien Garaipenaren Arkua eraiki baino lehen, espazio hura elefante erraldoi batentzat zela? Ondo irakurri duzu, elefantea. Charles Ribart arkitekto frantsesak hiru solairuko elefante formadun eraikuntza egitea proposatu zuen. Hasteko prest zegoela, gobernuak birritan pentsatu eta atzera bota zuen ideia. Baina ez da xelebrekeria bakarra: Lehen Mundu Gerra igaro eta aste batzuetara, Charles Godefroy pilotuak bere Nieuport guda-hegazkinarekin egindako hegaldian arkupea zeharkatu zuen, gerrako hegazkinlari guztiei omenaldia eginez.

 

Bitxikeria gehiago jakiteko gogoekin gelditu bazara, zure GAZTEZULOren alea eskuratzeko garaiz zabiltza oraindik! Jo kioskoetara! LASTER ONLINE AURKITUKO GAITUZU!