Putre misteriotsuak

Putre misteriotsuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/putre-misteriotsuak/@@download/image/77p12Putreak.jpg
2012/12/13
berria
Putre misteriotsuak
Urtero, neguan, ehundaka putre elkartzen dira AEBetako Gettysburgeko parke nazionalean. Adituak gertakari hau aztertzen ari dira, eta batzuek aurreratu duten hipotesiak beldurrezko pelikula batekoa dirudi. 1863. urtean, AEBetako gerra zibilean, bataila odoltsua izan zen Gettysburgen, eta putreek egundoko tripa festa egin zuten, borrokan izandako milaka hildakoekin. Zenbait ikertzaileren arabera, putre haien ondorengoek urtero borroka eremura bueltatzeko ohitura mantendu dute.