'Pura Vida' filma euskaraz da zinema aretoetan

Migueltxo Molina eta Pablo Irabururen eskutik Iñaki Ochoa de Olza alpinistaren bizitza biltzen duen dokumentala, 'Pura Vida', euskaraz estreinatu zen zinema aretoetan pasa den ostiralean urriak 19.
Zinema Euskaraz ekimenaren baitan, euskaraz ikusi ahal izango da datozen egunetan Pura Vida filma zinema aretoetan. Urriaren 19an estreinatu zuten eta gaur berriz, urriak 22, arratsaldeko 20:00etan ikusgai izango da Gasteizko Florida Zinemetan. Bihar eta etzi, berriz urriak 23 eta 24, Bilboko Golem Alhondigan eta Donostiako Printzipe Zinemetan ere, ikusi ahal izango da.
Migueltxo Molina eta Pablo Iraburuk zuzenduta, Donostiako Zinemaldiaren 60.edizioan Serbitzu Saria jaso zuen euskal ekoizpenik hoberena izateagatik, eta estreinako emanaldian, gainera, 5.000 kusle baino gehiago izan zituen Nafarroan eta Katalunian Iñaki Ochoa de Olza eskalatzailearen bizitza aurkezten duen filmak.
Annapurna mendiaren hegoaldean gertatutakoa pantailaratzen duen dokumentalak Iñaki Ochoa de Olza, eskalatzailearen bizitza erakusten du. Ondoezik sentitzen da 7.400 metroko garaieran eta Himalayako mendikatearen erreskate saiakerarik izugarrienetakoa hasten da. Egiatan gertatutakoa kontatzen du Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinaren lekukotasun pertsonalak.

Sinopsia

Egitaraua:
- Urriak 22, astelehena: Gasteizko Florida Zinemetan
20:00etan - Urriak 23, asteartea: Bilboko Golem Alhondigan
20:30etan - Urriak 24, asteazkena: Bilboko Golem Alhondigan
20:30etan - Urriak 24, asteazkena: Donostiako Printzipe Zinemetan
19:30etan