Puerto Ricok bere azken zoologikoa itxi du

Puerto Ricok bere azken zoologikoa itxi du Urteetan zehar hainbat salaketa izan ondoren hartu da herrialdeko azken zoologikoa ixteko erabakia. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/puerto-ricok-bere-azken-zoologikoa-itxi-du/@@download/image/Captura de pantalla 2023-03-13 a las 9.48.13.png
2023/03/15

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Argazkia: Danica Coto / Associated Press

Urteetan zehar hainbat salaketa izan ondoren hartu da herrialdeko azken zoologikoa ixteko erabakia.
Puerto Ricok bere azken zoologikoa itxi du

Puerto Ricoko gobernuak zoologikoari egindako zabartasun salaketa ugariren ostean, berau ixteko erabakia hartu du. Baliabide gabeziak eta animalien heriotzak salatu izan dituzte urteetan aktibistek. 

Juan A. Rivero Doktorea deitzen den zoologikoa itxita dago Irma eta Maria urakanen ostean, 2017ko irailetik. Ordutik, animalien aldeko aktibistek maiz galdegin dute dute bertan konfinatuak dauden 300 animalien etorkizunari buruz. 

Azkenik, gobernuak zoologikoaren itxiera iragarri du eta bitartean animaliei egindako tratu txarren inguruko salaketak ikertzen ari dira.
Aktibistek zoologikoaren itxiera ospatu dute eta erabateko gardentasuna eskatu animaliak leku segurura itzultzerako prozesu osoan zehar.