Puente Nuevo

Puente Nuevo https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/12
albiste-laburra
Puente Nuevo
Izena du Malagako Ronda hiriak ezkutatzen duen toki berezienetako bat, paisaia, historia eta XVIII. mendeko arkitekturaren aberasatasunaren arteko konbinazioagatik, besteak beste. 120 metroko luzeera duen kanoi baten gainean eraikitako zubi honek hiru arku ditu. 1751. urtean hasi ziren eraikitzen eta guztira 40 urte baino gehiago behar izan zituzten altxatzeko. Bi herri elkartzeaz gain, Gerra Zibilean presondegia eta tortura aretoa izan zen, eta gaur egun, bisitatu daiteke.