Publikazio Artistikoen Jaialdia urriaren 13tik 16ra bitarte izango da Bilbon

Publikazio Artistikoen Jaialdia urriaren 13tik 16ra bitarte izango da Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/publikazio-artistikoen-jaialdia-urriaren-13tik-16ra-bitarte-izango-da-bilbon/@@download/image/201110105553belleza_infinita.jpg
2012/12/13
berria
Ostegunean hasiko da eta igandean amaituko da Belleza Infinita-k antolatzen duen Publikazio Artistikoen Jaialdia. Rekalde Aretoan izango dira ekitaldiak eta erakusketak, ikastaroak eta konferentziek osatuko dute egitaraua.



Jaialdiaren ekitaldi desberdinek publikazio artistikoen gaitasunak azalduko dituzte, eta publikazioen gaurko panoramaren berri ere izango da.
Ikastaroak goizean izango dira eta gainontzeko ekitaldiak arratsaldeko 17:00etatik aurrera hasiko dira egunero. Horretaz gain, erakusketak egunero egongo dira ikusgai.
Jaialdiaren ekitaldi guztietarako sarrera librea izango da, baina ikastaro batzuetarako pasea aurretik eskatu beharko da telefonoz edo mailez egindako erreserba bidez.


Egitaraua


Osteguna, urriak 13:
17:00 Elisa Pellacani: El libro como forma de investigación artística.
18:00 Oscar Martínez: Fischli eta Weiss-en liburuak
19:00 Espezializatutako liburudendak: bereizgarriak, tendentziak, gaurko egoera. Gabriel Pericás (La Central) eta Javier Nevadorekin (Anti Liburudenda) hitzaldia.

Ostirala, urriak 14:
11:00 Elisa Pellacanirekin artisau liburuen ikastaroa: Ideia bat, liburuaren itxuran garatu.
17:00 Francesc Ruiz: komikiak, artista liburuak eta arte garaikidea.
18:00 Dada Company: Iphonarentzat ilustratutako ipuinak.
19:00 Media Vaca: ¿Por qué no hacen los niños sus propios libros?

Larunbata, urriak 15:
11:00 Francesc Ruizekin ikastaroa: Komiki autobiografikoa eta hiria.
17:00 Antonio Gómez: Aldizkari esperimentalak.
18:00 Glòria Picazo: El Centre d´Art la Panera y las ediciones especiales.
19:00 Horacio Fernández: Argazkiliburuak

Igandea, uriak 16:
12:00 Aurrentzako ikastaroa, Mundanalrüidorekin: Artista liburuak material berrerabiliarekin.