Próxima Centauri, mundu berri baten konkista

Próxima Centauri, mundu berri baten konkista Zientzia fikzioa? Ez! NASAk misio berezi bat jarriko du 2069 urterako; Próxima Centauri sistemako planeta bat kolonizatzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/proxima-centauri-mundu-berri-baten-konkista/@@download/image/maxresdefault.jpg
2018/01/09
berria
Zientzia fikzioa? Ez! NASAk misio berezi bat jarriko du 2069 urterako; Próxima Centauri sistemako planeta bat kolonizatzea.
Próxima Centauri, mundu berri baten konkista

Bidaia espazialen urrezko garaia ez da amaitu, eta NASAk anbizio handiko plan bat jarri du martxan 2069 urterako; Próxima Centauri sistemako planeta bat kolonizatzea. Hala, gizakia ilargira iritsi zela 100 urte beteko diren urte berean, mende erdi bat iraungo duen bidaia espaziala jarriko dute martxan.

 

NASAren proiekturik erraldoiena izango da; antza denez, gure eguzki sistematik erlatiboki gertu dagoen Próxima Centauri sisteman bada Próxima B, Lurraren antzeko ezaugarriak dituen planeta bat. Dena den, egun existitzen den teknologiarekin, bidaia hori egitea ezinezkoa da; baina 2069rako posible izango dela aurreikusi dute ingeniariek. Hain zuzen, Stephen Hawkingek finantzatutako laser bidezko sistemarekin, argiaren abiadurara bidaiatzeko aukera egongo dela aurreikusi dute:

 

 

Anthony Freeman ingeniariak adierazi duenez, argiaren abiaduraren %10eko abiadura hartuko duen ontzi bat egin nahi dute; Próximara 40 urtetan iritsiko lirateke, eta bertan ateratako argazkiak handik lau urtetara iritsiko lirateke Lurrera, 2113. urtean, alegia. Mende erdi bat iraungo luke misio honek; horrek esan nahi du, argazkiak jasoko dituzten langileak ez direla jaioak izango misioa hasten den unean. Belaunaldiz- belaunaldi pasako den misioa izango da; harrigarria, ezta?