Propina festa

Propina festa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/propina-festa/@@download/image/newyersey_1396511534.jpg
2014/04/07
albiste-laburra
Propina festa
New Jerseyko Unibertsitatean egindako erosleen portaerari buruzko ikerketa baten arabera, estatubatuarrek ez dute kafetegietako mahaiko zerbitzuaren eta zuzenean mostradorean eskainitakoaren artean bereizketarik egiten propinei dagokienean. Ondorioz, eramateko produktudun kafetegi eta janari dendetako zerbitzariek orduko dolar bat eta bi artean gehiago irabazten dituzte, hilabete amaierako soldata nabarmen igoz. Badira txartel bidezko ordainketetan propinak gehitzeko aukera ematen duten aplikazioak ere, bezeroak inkontzienteki utzi ohi dituen soberako zentimo horiek inola ere ez galtzeko asmoz kafetegiek garatu dituztenak.