“Prophesy”

“Prophesy” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/prophesy/@@download/image/16p10-3.jpg
2002/02/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Nitin Sawhney
16.zenbakia
Urte batzuk igaro diren arren, disko berezia izaten jarraitzen du Nitin Sawheneyren 5. lan honek. Hasieratik bukaerara arte, kantu bat ere alde batera utzi gabe, gustura entzuten den disko biribila. Indiako erritmo tradizionalen eta musika elektronikoaren arteko loturaren mugak gainditu eta munduko hainbat kulturaren haziak arrakastaz landatu ditu Nitin Sawhney-k. Zure sentimenduak jendaurrean azaltzea gustuko ez duten horietakoa bazara, hobe duzu disko hau bakardadean entzutea.