Proiektu bat duzu? MartxUp2018!
18 eta 30 urte bitarte badituzu, interesatzen zaizu!

Donostiako Udalak MartxUp2018! proiektua jarri du martxan; gazteek beren ideiak garatu ahal izateko programa da, eta bigarren aldiz antolatu dute.
18 eta 30 urte bitarteko gazte donostiarra bazara eta proiektu bat baduzu, aurkeztu zaitez ekainaren 13tik uztailaren 16ra arte. Bakarka edo gehienez lauko taldetan egin daiteke, eta egitasmoek Mondragon Team Academyren laguntza teknikoa izango dute, behin betiko formulazioa egiteko. Animatu!