Proiektu bat duzu? Hemen duzu laguntza?

Proiektu bat duzu? Hemen duzu laguntza? Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduko ditu gazteen egitasmoak, 'Gazteak Auzolanean' deialdiarekin. Parte hartu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/proiektu-bat-duzu-hemen-duzu-laguntza/@@download/image/How-to-Improve-Teamwork-and-Collaboration-Skills0A.jpeg
2019/05/22
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduko ditu gazteen egitasmoak, 'Gazteak Auzolanean' deialdiarekin. Parte hartu!
Proiektu bat duzu? Hemen duzu laguntza?

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako gazteei taldeko proiektuak garatzen lagundu eta beren ingurunean inplikatu eta interes publikoa duten gizartearen eraldaketa-prozesuak sustatzeko helburuarekin, martxan jarri berri du Gazteak Auzolanean izeneko diru-laguntza deialdia.

ZEINEK JASO DEZAKE?

18 eta 30 urte bitarteko gutxienez 3 pertsonek osaturiko taldeek parte har dezakete. Proiektu bat proposatu beharko dute, baina ez dira elkarte edo enpresa gisa eratuak izango eta, hortaz, ez dute nortasun juridikorik izango.

ZENBATEKO DIRULAGUNTZA JASOKO DUTE?

Lortu daitekeen diru-kopuruaren gehienezko zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da, eta gutxienekoa 1.500 eurokoa. Diru-laguntza hauen kopuru osoa 10.000 eurokoa da.

ZEINTZUK DIRA AURKEZTEKO BALDINTZAK?

NOIZ AURKEZTU BEHAR DA?

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 31n amaituko da. Hemen klikatu informazio gehiagorako.