Profesionalizazioa ailegatu da

Aurtengo bainu-sasoiak berrikuntza handia ekarri du Bizkaiko hondartzetara: sorosleak, lehenengo aldiz, profesionalak izango dira. Hau da, soldata bat jasoko dute. Gainerakoan, eurek aldarrikatzen dutenez, baziren nahiko profesionalak aurretik ere.
Ekainaren 18an hasi zen bainu-sasoia Bizkaian. Zer esan gura du horrek? Bada, egun hartatik aurrera, eta irailaren 18ra arte, gainerako urtaroetan egoten ez diren hainbat zerbitzu daudela hondartzetan. Garrantzitsuena, beharbada, sorosleak dira. Ehun inguru daude herrialde osoan, eta aurten aspaldiko aldarrikapen bat beteko zaie: soldata bat jasoko dute euren lanaren ordainetan.
Orain arte, Salbabide eta Laguntza Federazioak eduki du bizkaitar sorosleen ardura. Bertan esan digutenez, "azkenean, guri ez zegokigun kontu batez ahaztu ahal izango gara". Iaz arte, federazioak boluntarioez osatutako lan-poltsa kudeatu zuen urtero, eta sorosle bakoitzari kirol-beka bat ematen zitzaion (hilean 600 euro ingurukoa), hondartzarainoko bidaiak eta jatekoa ordain zitzan."Baina ez zen nahikoa, egiten duten lana kontuan hartuta". Sorosleei, besteak beste, bidegabekeria begitantzen zitzaien hondartzainekiko aldea: "Horiek 1.200 euro kobratzen dute hilero, ia ezer ez egiteagatik; lantzean behin txakurren bat atera hondartzatik, eta kitto".
Sorosle gabezia
Egoera horren ondorioz, gero eta sorosle gutxiago dago Bizkaian. "Jendea kexu zen, eta gero eta zailagoa zen lanerako prest zegoen inor topatzea", azaldu digute Salbabide Federaziokoek. "Egundokoak egin behar izan ditugu txandak bete ahal izateko: askok behar baino ordu gehiago egin dituzte -ez zegozkien lanak egiten, gainera-, oporrak edo jai egunak galduz. Hondartza oso gustuko behar dute, bestela ez dago ulertzerik".
Arazoak, antza, larriagotu egin dira azken hiru urteotan. "Lehen ere bagenituen zailtasunak, baina langabezi handia zegoen, eta asko edozer egiteko prest zeuden diru kopurutxo bat eskuratzeko. Orain, berriz, igerilekuetako arautegiak behartu egiten du igerileku bakoitzean sorosle profesional bat egotera, eta horrek aukera asko zabaldu ditu". Ondorioz, gero eta sorosle gutxiago geratu dira hondartzan jarduteko gogoz.
"Azkenean, arazoa mahai gainean ipini genien Aldundiari eta udaletxeei", diosku Salbabide Federazioak:"Dirurik ez badago, soroslerik ere ez". Aldundiak aintzat hartu zuen esandakoa eta, apirila aldean jakin zenez, dirua ipini du sorosleak profesionalak izan daitezen. Honenbestez, udaletxe bakoitza arduratuko da bere sorosleak kontratatzeaz, baina soldata Aldundiak ordainduko du. 1.000 euro hilean, gutxi gorabehera.
Bestela, aldaketa handirik ez
Gainerakoan, gauzek berdintsu jarraituko dute. Konparazio baterako, aurtengo sorosle gehienak iazko berak izango dira. Salbabide Federazioaren ustez, %90 inguruk errepikatu egingo du. "Profesionalizazioa iragarri denetik, ez da denbora nahikorik egon jende berria sartzeko; sorosle izan zitezkeen askok, ez dute jakin aukera hau zabaldu dela".
Bestalde, sorosle izateko baldintzak ez dira aldatuko. Ikastaro bi gainditu behar dira horretarako: hasteko, lehen sorospenetakoa; bigarrenik, uretako sorosle izatekoa. Horrek aditzera ematen du, orain arte ere nahiko profesionaltasun handiz jardun dutela Bizkaiko sorosleek, baina orain arteko diru-saririk barik. Salbatuta daude.

Bizkaiko sorosleak profesional bihurtzeaz, zertxobait parekatu da kostaldea daukaten hiru euskal herrialdeetako egoera. Gipuzkoan, esaterako, udaletxe bakoitza arduratzen da sorosleak kontratatzeaz; lehiaketa publikoa egin batzuek urtero, beste batzuek ez hain maiztasun handiz-, eta enpresa edo talde bat aukeratzen dute. Gehienetan, Gurutze Gorria edo DYA izaten da. Gipuzkoako sorosle guztiak profesionalak dira orain dela urte batzutatik hona.
Lapurdin, berriz, profesionalizazioa aspaldikoagoa da. Izan ere, han jendarmeak izaten dira sorosleak. Hondartza handi batzutan, gainera, suhiltzaileen laguntza edukiten dute. Sorosle lapurtarrek badute eskumena uretara sartzea debekatzeko, eta baita debekua urratzen dutenak isunaz zigortzeko ere.

Gipuzkoa eta Lapurdin bide beretik