Profesionalek zabalik dute Umore Azokan izena emateko epea

Profesionalek zabalik dute Umore Azokan izena emateko epea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/profesionalek-zabalik-dute-umore-azokan-izena-emateko-epea/@@download/image/umore_azoka_pro_1366011284.jpg
2013/04/15
berria
Guztira zortzi herrialdetako 53 konpainiek parte hartuko dute aurten, maiatzaren 16tik 19ra bitarte luzatuko den Umore Azokan eta, kultura sektoreko profesionalek dagoeneko zabalik dute inskripzioa egiteko epea.


2006ko ekainean antolatu zuten Leioan Kaleko atisten lehendabiziko Umore Azoka. Antolatzaileek prest dute egitaraua osatua eta berriki zabaldu dute kulturaren sektoreko profesionalen inskripzioa.

Pasa den urtean 175 lagun inguru izan ziren profesionalen arloan gerturatu zirenak, eta antolakuntzatik gonbidapen berezia egten dute aurten kopuru hori handitzeko. Kulturaren sektoreko profesionalen presentziak Kaleko Arteen sektorearen ekonomia sustatzeko duen garrantziagatik, batez ere.

Umore Azoka, arte eszenikoen erakuslehio bikaina bilakatu da Euskal Herrian, eta baita Estatu espainiarrean ere. Antolatzaileek jaso dituzten 300 eskakizunen artean 53 konpainiek parte hartuko dute aurtengo edizioan. Euskal konpainien presentzia nabarmena izango du horien artean, eta guztira, bederatzi herrialdetako artistek parte hartuko dute.

Maiatzaren 16tik 19ra bitarte, hortaz, antzerkiaren, zirkuaren, dantzaren, txotxongiloen, down-ikuskizunen eta musikaren agertoki erraldoia izango da Leioa.

Zuk ere inskribatu nahi duzu?


- Partaide kopurua mugatua denez gero jasotako fitxen ordenaren arabera egingo dute hautaketa.
- Prezioa: Gela bikoitza gosariarekin 30 euro eguneko, eta banako gela gosariarekin, berriz, 55 euro eguneko.
- Azokak profesionalei emango die:
Ostatu-gastuen zati bat, janari-gastuen %100a, edukiera mugatua duten ikuskizunetarako sarrerak eta topaketa-guneko sarrera.
- Gonbidatutako erakunde bakoitzeko ordezkari bakarrak jasoko ditu aipatutako abantailak. Kide gehiago joanez gero, beraien esku geratuko dira ostatu-gastu guztiak, eta toki desberdinean egin beharko dute inskripzioa.
- Interesa dutenek eskabidea 2013ko maiatzaren 3a baino lehen bidali beharko dute.
- Umore Azokan izena eman dutenek, inskripzioa behar bezala amaitu dutela konfirmatuko duen mezu elektronikoa jasoo dute.
- Kontaktua: +34 946 072 578 / profesionales@umoreazoka.org