Procida

10.440 biztanle dituen herri italiarra da. Napoles inguruan dago kokatua eta penintsulara iltzatuta dagoen lur zatia izateaz gain, pare bat irla dituen herria da. Alde batetik, herriaren izen berdina duen Procida irla dago, eta, bestetik, Vivara izenekoa. Ekintza ekonomikoari dagokionez, zitrikoen laborantzan oinarritzen den herria da. Batez ere, limoiak ekoizten dituzte. Hori dela eta, Procida Limoncello edariaren sehaska dela esan genezake. Baina ez pentsa eguna edaten ematen dutenik! Turismoa eta arrantza ere ekonomia iturri handiak dira Procida txikiarentzat. Bertaratzeko aukerarik ez baduzu, lasai, Il Postino pelikulan herria ikus dezakezu eta!