“Prest al hagol”

“Prest al hagol” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/prest-al-hagol/@@download/image/38p17-3.jpg
2004/02/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Brigada Criminal
38.zenbakia
“Prest al hagol”
Lazkaoko Torrano tabernaren itxiera dela eta, agur gisara, Brigada Criminal taldeak lau abestiko binilozko singlea kaleratu du. Ezagunegia ez izan arren, Brigada Criminal kontuan hartzeko taldea da, beren lehen maketan erakutsi zuten bezala. “Urduri”, “Prest al hago” eta “Azken odol tantak” punk kantu ederrak dira, gitarra indartsuekin, bateria eta baxu boteretsuez, eta ahotsean inongo aho-bizarrik gabe. Diskoko laugarren kantua “I did you wanna die” da, Youth Brigade taldearen bertsioa. Horretan ere, gustu ona erakutsi dute.