Presidentearen horoskopoa

Horoskopoak zale asko du. Baita politikoen artean ere! Thaksin Shinawatrak, Thailandiako lehen ministro ohiak, horoskopoa irakurtzen zuen kazetariekin elkarrizketak egin ala ez erabakitzeko. Hala, merkurioren posizioa aintzat hartuta, garai batean elkarrizketarik ez egitea erabaki zuen. Hala ere, horoskopoak ez zizkion gomendio egokiak eman Shinawatrari; izan ere, boteretik kendu zuten estatu kolpe baten bitartez.