Prentsa askea, gizarte askea

Istanbulen milaka herritarrek parte hartu dute berriki Prentsa askea, gizarte askea lelopean deituriko manifestazioan. Hilabetean dozenatik gora kazetari atxilo hartu izana salatu dute manifestariek. Turkiak Europako Batasunean sartu nahi du eta Gobernuak bere jardunaren gaineko kritika isilarazi nahi omen du. Bertsio ofizialaren arabera, 27 kazetari daude giltzapean, denak legez kontra jokatu izanagatik. Kazetarien aldeko talde batek, baina, datuok auzitan jarri ditu eta azpimarratu du 68 kazetari daudela kartzelan.