Pozoidun txoria

Pozoidun txoria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pozoidun-txoria/@@download/image/13p33-3.jpg
2012/12/13
berria
Ginea Berrian munduko pozoidun txori bakarra bizi da, Pitohui edo Zabor Txoria, alegia. Txori endemikoa da hauxe, eta baita kantari ederra ere. Txori honek homobatraciotoxina izeneko pozoia sortzeko ahalmena du: pozoia lumetan eta larru azalean izaten du eta etsaien erasoetatik babesteko erabiltzen du. Gizakiengan azala erre eta hozmintzen du pozoi honek.