Potzoloak, osasuntsuak ote?

Potzoloak, osasuntsuak ote? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/potzoloak-osasuntsuak-ote/@@download/image/3p5-2.jpg
2012/12/13
berria

Jakina, lodia izatea ez da batere ona osasunarentzat. Baina ba al zenekien gizenek hainbat gaitz izateko aukera gutxiago dutela? Bai, katarroa eta gripea, esaterako. Halaxe esan zuen Alemaniako Essen Klinika Unibertsitarioko irakasle batek, 5.252 lagunen artean inkesta egin ondoren.