Pottoloei non stop

Hanoi hirian dago Vietnamgo gobernuaren egoitza, eta handik datorkigu albistea. Osasun ministerioak neurriak jarri nahi dizkie motor gidariei: hain justu, motorra gidatzeko debekua ezarri nahi die 72 zentimetrotik beherako bularraldea dutenei. Eta beste hainbeste egin nahi dute pertsona txikiekin. 20 milioi motor dauden Vietnamen (ibilgailuen %90), errepideak munduko okerrenak omen dira, eta istripuak eguneroko kontua dira. Istripu horiek saihestea da debekuaren helburua. Baina, argalek eta txikiek gizenek baino okerrago gidatzen ote dute? Bitxia kontua...