Potentzia handiaren beste alderdia: Txinako kutsaduraren irudiak

Txinaren garapen eta hazkuntza ekonomikoa miresgarria bada ere, ingurumenaen ikuspuntutik begiratuta lazgarria da. Hazkuntza ekonomiko bikain baten atzean zigortutako biztanleria dago, osasun eta lan baldintza txarrekin, eta ingurumenari ez zaio kasu zipitzik egiten.
Hau da Txinaren beste aurpegia. Lehen zeruak zirenak orain kez betetako sabaiak dira. Arnasketa gaixotasun masiboak, minbizi ugariak, laztutako aurpegiak... Lu Guang argazkilariak hauek guztiak bildu ditu bere lanean. Argazkilari izan aurretik hainbat fabriketan lanean aritu zen. Bere inguruko bizitza erregistratzen hasi zen 1980ko Txina hartan, garapen industriala bete-betean zegoenean. Denborarekin, Txinak bizi duen errealitate paradoxikoaren dokumentalgile ezagunenetakoa bilakatu da. Hona hemen bere argazki batzuk:
1. Altzairu euria etengabe erortzen da Fan Jai Zhuang herrian, Henan probintzian. Herri hau altzairuaren munduko industria zentro handienetakoaren ondoan dago.
2. Henango altzairu minak euren hondakin guztia Anyang ibaian jaurtitzen.
3. Oihal batekin babesten du aurpegia emakume honek, ez erlijio kontuengatik, baizik eta tximinia industrialek Shizuishan distrituan jaurtitzen duten kutsadura guztitik babesteko.
4. En Maanshan, Anhui probintziaren barruan, ehunaka plastiko eta altzairu prozesadorek euren hondakinak Yangtze ibaira jaurtitzen dituzte okaztagarriak diren paisaiak sortuz.
5.Paisaia apokaliptikoak jada idor dagoen Yangtze ibaiaren inguruetan.
6. Sepia filtroa duen argazki bat badirudi ere, tonu hori Hebei-ko atmosferan dauden partikula kutsakorren kontzentrazioek sortzen dute. Altzairu eta burdinatik sortutako partikulak dira.
7. Mad Max pelikulako eszena bat dirudi Hanchen hiriak.
8. Hibai horiaren ondoan azaltzen da adineko bat. Bertan hamarkadak bizi izan bada ere, oraindik ezin du jasan ibaiak jaurtitzen duen usaina.
9. Shanxi probintzian, urtero urritasunekin milaka haur jaiotzen dira.