Porru elektronikoa

Porru elektronikoa https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
albiste-laburra
Porru elektronikoa
Nola ez, Herbehereetan behar zuen izan! E-Njoint BV enpresak lehendabiziko porru elektronikoa sortu du. Ohiko porru baten itxura du, baina momentuz, sei fruta zaporeren lurruna zupatzeko aukera baino ez du ematen, eta gailu bakoitzak 500 zupada irauten ditu. Hori bai, THCrik, tabakorik edota nikotinarik ez duenez, guztiz legala da. Hala ere, laster komertzializatuko dituzte kanabis likidoa edota bestelako hostoak erretzeko aukera emango duten gailuak.