Pornografia lehen eta orain

Pornografia lehen eta orain https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pornografia-lehen-eta-orain/@@download/image/2011542973sexua_1361463571.jpg
2011/05/06
erreportajea
TESTUA: Igor Erauskin. Bermesex.
Pornografiaren jatorri etimologikoaren bila grekerara jo behar dugu: porne (prostituta) + grafia (deskribapena). Hortaz, prostituten deskribapenari edota prostituten jardunaren deskribapenari egiten dio erreferentzia. Gaur egun, ordea, eszitatzea edo berotzea helburu duen adierazpen lizun multzo gisa ulertzen dugu.

Historiaurrean, neurriz gaineko sexu karaktereak erakusten zituzten marrazki eta eskulturek jainkoei ugalkortasuna eta uzta oparoa eskatzeko helburua zuten. Antzinako gizarteetan ere ohikoak ziren mota honetako adierazpen artistikoak; adibidez, K.a. 2500 urte inguruko Indiako tenpluetako eskultura eta erliebeak, edo Txinako Chin dinastia garaiko marrazkiak, besteak beste. Kristautasunak, baina, ugalketara bideratutako sexu eredua inposatu zuen plazera lizunkeria eta bekatu bihurtuz. Horrenbestez, sexu adierazpen esplizituak desagertu edo isilpean geratu ziren.

Gaur egun

Gaur egun pornografia ulertzeko dugun modua argazkigintzarekin batera sortu zen. Daguerrek bere daguerrotipoa (1839) aurkeztu zuenetik, makina bat iruditan erretratatu ziren sexu harremanak eta biluziak. Bigarren Mundu Gerraren ostean, zinematografoaren agerpenak produkzioa areagotu zuen, eta 60ko hamarkadako iraultza sexualak sexualitatea modu irekiagoan bizitzeko eta lantzeko ateak zabaldu zituen, nahiz eta orduko ekoizpenak oraindik oso esplizituak ez izan. 70ko hamarkadan arrakasta handiko zenbait film atera ziren argitara –Deep Throat (1972), kasu–  eta aretoak toperaino bete ziren; gizarteak gaiarekiko zuen interesaren froga. 80ko hamarkadan, zinema areto berezituak sortu ziren eta, bideoari esker, produktu hauek etxean ikusteko aukera zabaldu zen. Ondoren, Internetek pornoa egiteko eta kontsumitzeko moldeak irauli ditu; industriak kaleratzen dituen produktuez gain, nork bere etxean eta bere baliabideekin sor baititzake eduki pornografikoak.

Pornografia Vs. Erotismoa

Bata eta bestearen arteko aldea adierazteko moduan datza. Erotismoak aditzera ematen omen du; pornografiak erakutsi egiten omen du, modu esplizituan. Baina, non kokatu muga? Gaur egun jostailu erotikotzat ditugunak artikulu pornografiko kontsideratzen ziren orain gutxi arte. Egun, ordea, denda erotikoak edonon ikus daitezke, TupperSex ekimenak nonhai egin daitezke eta sexu plazera areagotzeko produktuen iragarkiak ikus daitezke telebistan, besteak beste. Oro har, hedabideetan eta industria kulturalean biluziek eta sexu harremanek gero eta tarte handiagoa dute, nahiz eta oraindik hainbat adierazpen onartutako sexu eredutik at egon.

Postpornoa

Pornografia plazera sustatzeko adierazpen artistikoa den heinean eta garai ezberdinetan estatus sozialak probokatzeko baliabidea izan baldin bada ere, unean uneko sexu ereduekin bat etorri da beti. Hortaz, hasiera batean heterosexuala eta genitalen nahiz orgasmoaren ingurukoa izan zen. Izan ere, plazera soilik gizonei onartzen zitzaien esparrua zen, eta beraz, adierazpen mota hau kudeatu, bideratu eta kontsumitzen zutenak gizonezkoak ziren; irudi, gidoi, gorputz eta eszenak eredu hori asetzera bideratzen ziren. Sexu ereduak aldatu diren heinean, ordea, hainbat emakume ere hasi dira pornoa idazten, produzitzen eta zuzentzen. Plazera sentitzeko modu ezberdinak agerrarazi dituzte, eta sexu eredu zabalagoa eta aberatsagoa posible dela aldarrikatu dute. Mugimendu honek bide oparoa egina du AEBeta;, Europara beranduago heldu da gizarte ekintza mugimendu oso batekin batera.

JOLASERA!



Buru bikoitzeko kontsoladorea
Tamaina, itxura, ehundura eta kolore anitzetan eskura daitezke buru bikoitzeko kontsoladore hauek. Bikotekideek elkar penetratzeko aukerak zabaltzen dituzte. Behean zehaztutako postura erotikoan, adibidez, bikotekideek elkar musukatzeaz gain, bagina edo uzki sarketa gozatu dezakete. Sexu harremanetan, gorputzen arteko dantzak beti izaten du garrantzia; honetan are gehiago.

Proba ezank:



Bi emakume parez pare jarrita, hankak zabalduz eta elkarren artean aldakak besarkatuz, aluak eta klitoriak musukatzeko aukera zabaltzen da. Bi aluen kontaktuaren berotasuna gozatzeko eta handitzeko, gora behera edota borobilean egindako mugimenduek plazera hareagotzeko bidean lagungarri izan daitezke.