Porno aldizkaria itsuentzat

Porno aldizkaria itsuentzat https://www.gaztezulo.eus/albisteak/porno-aldizkaria-itsuentzat/@@download/image/2010577769porno_itsuentzat.jpg
2012/12/13
berria
Porno aldizkaria itsuentzat
Lisa Murphy argazkilari kanadarrak itsuei eta ikusmen mugatudun irakurleei zuzenduriko lehenengo porno aldizkaria kaleratu du. Tactile Minds 230 dolarren (170 euro) truke eskura daiteke eta erliebedun 17 irudi pornografiko jasotzen ditu. Hauetako bakoitzaren alboan, gainera, dagokion azalpena dakar braillez, irakurleak hobeto irudika dezan ukitzen ari den hori. Irudi sexualez josiriko gizarte honek itsuak baztertu dituela salatu du Murphyk. Halako prezioa ere ez al da diskriminatzailea?