Polizia tripazainak

Polizia tripazainak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/polizia-tripazainak/@@download/image/47p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Polizia tripazainak
Dieta egitera behartuko dituzte Mexikoko Aguascalientes estatuko 400 polizia, potoloegi daudelako eta horrek ez dielako batere mesederik egiten lanean. Estatuko Segurtasun Publikoko Zuzendaritzako kide Edgar Labraren hitzetan, “gaizkileak harrapatzeko gauza izan behar dugu; ezin diegu ihes egiten utzi fisikoki ondo prestatuta ez gaudelako”. Polizia potoloek, dieta ez ezik, kirola ere egin beharko dute, sasoi betean egoteko.