Poesia entzuteko deitu 659 86 10 32 zenbakira

Poesia entzuteko deitu 659 86 10 32 zenbakira Ekintzaile kultural batzuk autore ezagun eta ezezagunen poema errezitatzen dituzte telefonotik. Norbaitek 659861021 zenbakira deitzen badu poema bat errezitatuko diote. Errezitatzaileak ez du zure izena jakin nahiko, ezta zertan lan egiten duzun ere, eta gutxiago zergatik deitu duzun. Besterik gabe bertso batzuk errezitatuko dizkizu, poemaren izenburua zein den esango dizute eta baita egilearen izen abizenak. Ondoren eskegi egingo dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/poesia-entzuteko-deitu-659-86-10-32-zenbakira/@@download/image/jcarbo45982937-poesia-emergencia181205134140-1544013934978.jpg
2019/09/24

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Ekintzaile kultural batzuk autore ezagun eta ezezagunen poema errezitatzen dituzte telefonotik. Norbaitek 659861021 zenbakira deitzen badu poema bat errezitatuko diote. Errezitatzaileak ez du zure izena jakin nahiko, ezta zertan lan egiten duzun ere, eta gutxiago zergatik deitu duzun. Besterik gabe bertso batzuk errezitatuko dizkizu, poemaren izenburua zein den esango dizute eta baita egilearen izen abizenak. Ondoren eskegi egingo dute.
Poesia entzuteko deitu 659 86 10 32 zenbakira

Poesía de emergencia (Larrialdietarako poesia) deitzen da doako zerbitzu hau eta 2018an jarri zuten abian Edu Bernal eta Fede Nietok. Egun ehun boluntario baino gehiago dituzte lau hiriburutan banatuak (Bartzelona, Granda, Avila eta Valladolid) behar duen guztiari poesia bidez laguntzeko prest. Hasiera batean dei gutxi batzuk jasotzen zituzten astero, egun ehunik gora dei jasotzen dituzte.

Poesía de emergencia zerbitzuan egun lau terminal dituzten lanean, guztiak analogikoak eta aurreordainketa bidezkoak zenbaki berdinera konektatuak. Lehenen eskegitzen duen boluntarioak hartuko du deia. Hiru gailu bigarren eskukoak dira eta laugarrena oraintsu eskuratutako Nokia bat, inongo Interneteko konexiorik ez duena.

Boluntario izateko arauak malguak dira. Lehendabizi beren web gunean erregistratu behar zara edo Bernal eta Nieto koordinatzaileekin harremanetan jarri. Parte hartzaileek promoziorako sortutako pegatinak zabaldu ditzake bere hiri edo herritik. Boluntario guztiak modu desinteresatuan parte hartzen dute euren denbora eta dirua proiektuan inbertituz.

Boluntario gehienek eurek sortutako poesiak errezitatzen dituzten, nahiz eta antolatzaileek gomendatzen duten eskura poema libururen bat edukitzea. Kati Leatxe Aristu boluntarioak abuztuan Nafarroatik Mikel Laboaren, Gloria Fuertes-en edota Wislawa Szymborska-ren poemak errezitatu zituen adibidez. Poemak boluntarioak nahi duen hizkuntzan izan daitezke, nahiz eta batez ere gaztelaniaz errezitatuak izan ohi diren.

Poesía de emergencia ekimeneko sortzaileek dekalogo bat zehaztu dute deiak jasotzen dituzten boluntarioek bete behar dituzten arauekin. Hauek dira arau horietako batzuk:

1.Saiatu mugikorra ahalik eta denbora gehiena piztuta mantentzen.
2.Saiatu deia egin duenarekin ez hitz egiten. Poema errezitatutakoan agurtu “izan egun ona edo gaur ona pasa” bezalakoekin.
3.Eskura eduki beti poesia libururen bat. Erabilgarria da errepertorioa aberasteko edo buruz errezitatzen duten boluntarioentzat zurian ez gelditzeko.
4.Hiru minutu baino gehiagoko deia ez da gomendatzen, beraz, poemak hiru minutu baino gutxiago iraun beharko ditu.
5.Ez egin deiak eta ezta mezuak bidali ere. Proiektuak ez du inongo dirurik eta jada nahiko konplexua da oinarrizko telefono tarifak ordaintzea.