“Playground vol.04”

“Playground vol.04” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/playground-vol04/@@download/image/40p15-2.jpg
2004/04/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Madrid de los Austrias
40.zenbakia
“Playground vol.04”
Zoritxarrez, ez gara inoiz Vienan egon, baina seguru gaude, hiriko turismo txarteletan, museo eta eraikin historiko garrantzitsuenekin batera ez dela Vienako club edo dantza aretorik azalduko. Oker gaude agian, baina horrela bada, kexatzeko arrazoiak ditugu. Ez dugu zalantzan jarriko Vienak ikusteko gauza asko dituela, baina nabarmena da ikusteko gauzak edukitzeaz gain, entzuteko gauza interesgarriak ere badituela: Kruder & Dorfmeisterrekin hasi, eta Madrid de los Austrias delakora arte. Azken hauek, gustuko dituzten kantuekin sesioa osatu dute: adituek lounge, nujazz edo downtempo deitutako erritmo lasai dotoreetatik hasi, eta house soul dantzagarrietaraino. Erraz ahaztuko ez dugun bidaia.