Play Station 2

Berri pozgarria Play Station gailuaren azken bertsioa erosterik izan ez dutenentzat: Play Station 2 bertsioa bizirik mantenduko dute 2011ra arte, gutxienez. Horrela jakinarazi du Sony America etxeko zuzendari John Kollerrek. Eta gaineratu duenez, data hori pasatu ondoren ere, litekeena da Play Station 2rako jokoak ekoizten jarraitzea.