Plateruena Kafe Antzokia ireki egingo dute Durangoko Azokarako

Plateruena Kafe Antzokia ireki egingo dute Durangoko Azokarako Abenduaren 3tik 8ra egongo da zabalik Ahotseneako ekitaldietarako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plateruena-kafe-antzokia-ireki-egingo-dute-durangoko-azokarako/@@download/image/plateruena-pic-1.jpg
2021/09/30

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Abenduaren 3tik 8ra egongo da zabalik Ahotseneako ekitaldietarako.
Plateruena Kafe Antzokia ireki egingo dute Durangoko Azokarako

Durangoko Azokaren 56. edizioa abenduaren 3tik 8ra izango da eta Durangoko Udalak Plateruena Kafe Antzokia irekiko duela iragarri du, azokako Ahotsenea eremuaren parte izateko. Azoka amaitutakoan itxi egingo dute, behin betiko erabakia hartu eta berriz epe luzerako ireki aurretik. 

2020ko abenduaren 31n itxi zituen ateak antzokiak eta berau kudeatzen zuen kooperatiba desegin egin zen. Orduz geroztik, mantenu eta hobekuntza lanak eta etorkizuneko kudeaketa eredua zehaztea izan dute zereginen artean. 

Hausnarketak ere egin dituzte herriko 100 herritar, sortzaile, elkarte eta kultur eragile baino gehiagorekin, antzokiaren etorkizuna finkatze aldera. "Plateruena kultur sorkuntzarako harrobi, topagune, esperimentazio gune eta erakusleiho" izango dela aurreikusi dute, eta "euskara nagusi izango den espazioa".