Plater zikinek harremanak hausten dituzte

Plater zikinek harremanak hausten dituzte Etxeko zereginengatik sortzen diren elkar ez ikusteek atzera bueltarik ez dituzten orbainak sortu ditzakete bikote edo harremanetan. Hauek tontakeriak badirudite ere askotan erlazioarekin amaitzeko arrazoiak izaten dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plater-zikinek-harremanak-hausten-dituzte/@@download/image/94db457fa5373ef2c013b7028debcf5bee380a5a.jpg
2019/10/04

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Etxeko zereginengatik sortzen diren elkar ez ikusteek atzera bueltarik ez dituzten orbainak sortu ditzakete bikote edo harremanetan. Hauek tontakeriak badirudite ere askotan erlazioarekin amaitzeko arrazoiak izaten dira.
Plater zikinek harremanak hausten dituzte

Lelokeria dirudi baina, Cola Cao katilu zikinak edo komuneko tapa irekia uzteak dakartzaten eztabaidek erlazioak hautsi ditzakete. Guztia elkartzen da: eguneroko narda neke bihurtzen da, bizi zaren pertsona horri benetan nola sentitzen zaren axola ez zaionaren sentsazioa eta finean, zure etxean ezin gustura sentitu ahal izatea. Bizikidetza amore ematen ikastea ere bada, eta baita bestearen akatsak onartzea ere; baina batez ere, zurekin bizi den pertsona ongi sentiarazteko ahaleginak egitea da.

Dirudienez etxeko zereginak eztabaida gai nagusiak dira ikerketa baten arabera. Arropak garbitzetik hasi eta sukalde edo bainugela garbitzeraino, ordena mantentzearen edo erosketak egitera joatearen inguruko eztabaidak ere ez dira falta, zeregin guzti hauek lan izugarriak baitira egunerokotasunean; eta orain dela gutxi arte emakumearen ardura esklusiboa ziren.

Aipatutako ikerketaren arabera estatubatuarren %77ak onartzen du ordena dela eta eztabaidatu izana, eta hamar elkarrizketatutik zazpik ez luke harreman bat hasiko desordenatua den norbaitekin. Halere, %42k etxeko zereginak partekatzen dituztela diote.

Ikerketak eskaintzen dituen xehetasunen arabera plater zikinak dira eztabaida gai nagusia (%45), komuneko tapa irekiak jarraitzen dio (%38) eta hozkailuko botilak gaizki itxita uzteagatik ere sortzen dira eztabaidak (%27). Azken honekin gertatu al zaizu noizbait hozkailutik zuku botila hartu, berau astintzen hasi eta likidoz bete izana sukaldea? Drama bat.

Beste zenbait gai sumingarri: etxetik katiluak edonon uztea (%26), argiak piztuta lagatzea (%25) edo zakarrontzia gehiegi betetzea (%25). Argi dago bizikidetzat bere horretan sekulako lana dela, baina gure bikotea ezagutzeko beta hartzen badugu eta bakoitzak bestea ordenatuago izateko motibatzen badu, azkenean guztiok ateratzen gara irabazten. Gainera, psikologo askok gomendatzen duten eguneroko betebeharrak erritual bezala erabiltzea gure bikoteaz gozatzeko istante txikietan ere.

Adibidez, erosketak egitea aitzakia polita izan daiteke bide batez elkarrekin kafe bat hartu, eta paseotxo bat emateko. Etxea garbitzea sexurako aitzakia inprobisatua izan liteke, diotenez berdintasunean oinarrituta dauden harremanak sexu gehiago dute! Zure etxea zaintzea zure erlazioa zaintzea ere bada etxeko zereginak burutzea. Intimitatea garrantzitsua da, beraz ez ezazu zure bikotearen kapritxo moduan ulertu, baizik eta elkarrekin espazio bat sortzeko aukera bezala.