Plataforma digitalen inbasioan, zer aukeratu?

Plataforma digitalen inbasioan, zer aukeratu? Netflix plataforma digitala Euskal Herrira iritsi zenetik sekulako arrakasta lortu duela nabaria da. Baina bere atzetik beste batzuk ere lurreratu zaizkigu eta sarritan kosta egiten da bat aukeratzea; Zer ikusi? Non ikusi? Zergatik ikusi? Zeintzuk dira desberdintasunak? Gida azkar honekin zalantza guztiak argituko dizkizugu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plataforma-digitalen-inbasioan-zein-aukeratu/@@download/image/las-7-mejores-plataformas-de-streaming.jpg
2019/03/15

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Netflix plataforma digitala Euskal Herrira iritsi zenetik sekulako arrakasta lortu duela nabaria da. Baina bere atzetik beste batzuk ere lurreratu zaizkigu eta sarritan kosta egiten da bat aukeratzea; Zer ikusi? Non ikusi? Zergatik ikusi? Zeintzuk dira desberdintasunak? Gida azkar honekin zalantza guztiak argituko dizkizugu!
Plataforma digitalen inbasioan, zer aukeratu?

Plataforma digitalen etorrerak, ikus-entzunezkoak kontsumitzeko modua betiko aldatu du. Euskal Herriko hiru etxeetatik batek konkretuki plataforma hauen harpidedun dira adibidez. Baina ez pentsa helduen kontua soilik denik. Garazi Goyak BERRIA egunkarian "Urgentzia" izeneko artikulu interesgarrian zera aipatzen zuen:

"Ikus-entzunezkoen kontsumoari buruz azken asteotan Erresuma Batuko komunikazio erreguladoreak ateratako lau datu, kokatzeko: (i) 5-12 urteko haurrek telebistaren aurrean baino denbora gehiago (egunero 20 minutu gehiago) pasatzen dute Internet bidezko edukiak kontsumitzen; (ii) 3-4 urtekoen heren batek Netflix eta Amazon egunero erabiltzen ditu; eta 12-15 urtekoetan, %60k; (iii) 12-15 urtekoan artean, %89k erabiltzen dute Youtube; (iv) 5-7 urte artekoen %42k tableta propioa daukate. Ez dauzkat eskura Euskal Herriko datuak, baina goiburu horien antzekoak errepikatuko direla ziur nago."

 

AMAZON 


2016an sortu zen plataforma. Berezko eduki geroz eta interesgarriagoak txertatu dituzte katalogoan: Homecoming, The Man in the High Castle, Jack Ryan edo American Gods besteak beste. Jatorrizko eduki horiez gain A Very English Scandal, Justified, The Shield edota Seinfeld bezalako izenburuak dauzkate. Bitxikeria moduan, jakin Bollywood-eko katalogo oso zabal bat ere topatu dezakezula. 

  • Katalogoa: eskas samarra, baina etorkizunean asko hobetuko duela iragartzen dut.
  • Aldibereko konexioak: 3.
  • Prezioa: 36€ urtean (AMAZON Prime harpidetza barruan)
  • Edukia deskargatzeko aukera? Bai.
  • Desabantailak: Euskarazko edukirik ez. Plataforma eta interfazea bera nahiko kaxkarrak dira eta makal samar funtzionatzen dute batzuetan.

2019ko apustuak: Too Old to Die Young, The Boys, Hanna, American Gods 2, The Bold Type 3, The Marvelous Mrs. Maisel 3, Jack Ryan 2, Maradona… eta etorkizuneko danbatekoa: The Lord of the Rings-en telesaila!

 

 

HBO


Ekoizpen propioek sekulako kalitate dute eta HBOren logoa ikuste hutsak fidagarritasun zigilua ematen die bereN edukiei: GOT, The Deuce, Big Little Lies, Sharp Objects , The Sopranos. Kanpotik erositakoak ere bikainak,The Handmaid's Tale esaterako. Umeei zuzenduriko atala ere oso ongi garatua dago naiz eta plataformak orokorrean asko duen hobetzeko. 

  • Katalogoa: Eduki gutxiago daukaten arren, kalitate maila altuagoa da, telesailetan bereziki.
  • Aldibereko konexioa: 2.
  • Prezioak 7,99€ hilabetean.
  • Edukia deskargatzeko aukera? Ez
  • Desabantailak: Euskarazko edukirik ez. Amazon-en antzera, plataforma eta interfazea  nahiko kaxkarrak dira eta makal samar funtzionatzen dute batzuetan.

2019ko apustuak: Game of Thrones 8, Watchmen eta Big Little Lies 2.

 

NETFLIX


Euskal Herrian gehien erabiltzen dena. 

  • Katalogoa: Oso zabala. Zabalegia esango nuke. Zenbat ordu galdu dituzu edukiak aukeratzen eta azkenik deus ere ikusi gabe joan zara ohera?
  • Aldibereko konexioa: 1, 2 ala 4. Harpidetza motaren arabera.
  • Prezioa 7,99€  10,99€  ala 13,99€ hilabetean.
  • Edukia deskargatzeko aukera?Bai
  • Desabantailak:  Euskarazko oso eduki gutxi. Eduki zabal horrek maiz kalte egiten diola iruditzen zait. Izenburuak pilatu eta pilatu egiten dituzte eta askotan ezkutuan dauden harribitxiak galdu egiten dira. 

2019ko apustuak: Altamar, Hache, Elisa eta Marcela, La casa de papel 3, The Irishman, Umbrella Academy, Highway Man, Triple Frontier...

 

 

FILMIN 


Zinema independentearen ikur bilatu den plataforma interesgarria. Kalitatea kantitatearen aurretik. Europar telesail ugari topatu daitezke bertan eta Spotify-en antzeko sistema erabiltzen du gomendioak ematerako orduan. "Igande euritsu baterako gomendioa" " Maitasun istorio onenak" , "Beldurra izara azpian" eta abar. 

  • Katalogoa: Zinema independente ugari topatuko duzu, beste lekuetan topatzea ezinezkoa direnak.
  • Aldibereko konexioa 2.
  • Prezioa: 7,99€ hilabetean + garestiagoa den beste sistema bat.
  • Edukia deskargatzeko aukera? Bai.
  • Desabantailak:  Euskarazko edukirik ez eta oso berriak diren izenburuak ikusteko apur bat gehiago ordaindu behar dela.

 

BESTE BATZUK

 
Horiez gain, SKY eta RAKUTEN ere topatu ditzakezu. Bata zuzeneko telebista eta futbola eskaintzen ditu bereziki, nahiz eta tartean ikus-entzunezkoak ere sartu. Bigarrenak aldiz bideoklub moduan funtzionatzen du, hau da, eduki konkretuak alokatu egiten dira. Umeei zuzenduriko edukia ere oso ongi garatua daukate.

sAREAN JASOTAKO EKARPENAK

 

azken gomendioa

Eduki eta izenburu guzti horien artean ez galtzeko JustWatch izeneko aplikazioa gomendatzen dizut. Bertan aipatu ditugun plataforma guztiak azaltzen dira eta film, telesail edota dokumental guztiak sailkatuak topatuko dituzu: generoaren arabera, urtea, puntuazioa, noiz estreinatuko den, iraupena eta abar.