Plastikorik gabeko lehen supermerkatua Amsterdamen

Plastikorik gabeko lehen supermerkatua Amsterdamen Ekoplaza produktu ekologikoak saltzen dituen supermerkatu katea da; horietako denda batek pauso bat harago joan nahi izan du, plastikoak ezabatuz. Gurean ere halakorik egitea posible litzateke? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plastikorik-gabeko-lehen-supermerkatua-amsterdamen/@@download/image/Industria_plastica-Alimentacion-Medio_Ambiente-Ecologia_288482758_67866881_1024x576.jpg
2018/03/05
berria
Ekoplaza produktu ekologikoak saltzen dituen supermerkatu katea da; horietako denda batek pauso bat harago joan nahi izan du, plastikoak ezabatuz. Gurean ere halakorik egitea posible litzateke?
Plastikorik gabeko lehen supermerkatua Amsterdamen

Plastikorik gabe bizitzeko borrokan pauso bat eman dute Amsterdamen; bertako Ekoplaza supermerkatuak plastiko guztia ezabatu du. Hala, bertan erosten dutenek ez dute plastikozko edukiontzirik aurkituko.

 

 

Uste baino zailagoa da egun erosketa egin eta plastikorik ez etxeratzea; elikagai gehienak enbasetan datoz, baita fruta, barazki, haragi eta arraina bezalako elikagai freskoak ere. Amsterdameko supermerkatuak bestelako bideak proposatzen ditu, hala nola, pisuan erostea, elikagaiak paper edota beira birziklatuan biltzea edota biodegradagarriak diren ontziak erabiltzea.

 

 

Guztira, 700 produktu ditu supermerkatu honek plastikotik libre, eta noski ez dute plastikozko poltsarik eskaintzen. Plastikorik gabe bizitzeko pauso bat ematea dute helburu: eta gurean, gai izango ginateke plastikorik gabe bizitzeko?